Datorren ostegunean, martxoaren 3an, DBH3eko eta DBH4ko ikasleek Zornotzako udal zinemarako irtenaldia egingo dute. Zehazki, “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” filma ikusiko dute, Tinko Euskara Elkarteak gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin antolatutako programaren baitan.
Betiko moduan, film berezia izango da, gizarte mugimenduak eta desobedientzia zibila ez bortitza moduko gaiak lantzeko propio aukeratutako emankizuna da eta. Ohiko moduan, goiz erdian ikastolatik abiatu eta bazkalordurako izango dira ikasleak bueltan.