LANBIDE HEZIKETA ESKAINTZA GURE INGURUAN
Gaur bertan, interesgarria gerta dakizuekeen ekitaldia izango da herrian. Zehazki, Euskadi Lanbide Heziketa erakundeak antolatutako hitzaldia izango da, gure inguruan Lanbide Heziketan dagoen eskaintza ezagutzera emateko asmoz.
DBH3n eta DBH4n dauden ikasleentzat, Batxilergotik kanpoko beste bide bat ezagutzeko aukera egokia izan daiteke.
Ekitaldia Zelaieta Zentroko auditorioan izango da, esan bezala, gaur bertan, arratsaldeko 18:00etan.
Zuen seme-alabak Lanbide Heziketako zikloren bat egiteko asmoa izan ala ez, eduki interesgarria landuko dute, zalantza barik.