Skip to main content

DBH ETA GERO, ZER?

DBH 4. mailako ikasleak datorren ikasturterako aukerak aztertzen hasi dira. Horretarako, ikastolak orientazio-jarduerak eskaintzen dizkie.

Gaur, azaroaren 27an, Zornotzako Udalak antolatutako I’M BIZI jardunaldian parte hartu dute. Besteak beste, honako ekintzak egin dituzte: iragan–orain–etorkizunari buruzko hitzaldia, etorkizuneko joerei eta AAri buruzko bideoak, lanbide ezberdinetako profesionalen mahai-ingurua, autoezagutza-dinamika eta jardunaldiko edukiak barneratzeko ekintzak.

Datorren astean, ikasleek eta gurasoek ibilbide akademikoen inguruko informazio-saioa izango dute ikastolako orientatzailearekin. Ikasleek beraien ikasgeletan izango dute saioa tutoretza orduan.

Familientzako Informazio-saioa

📅 Data: abenduak 4
📍 Lekua: Ikastolako liburutegia
⏰ Ordutegia: 17:30
👥 Parte-hartzaileak: 4. DBHko ikasleen familientzako
📝 Jarduera: DBH eta ondorengo ibilbide akademikoei buruzko orientazioa