DBH ETA GERO, ZER?
I’m Bizi 2025 topaketa-gune bezala aurkezten da, non gazteek haien potentziala aurkitzea, haien interesak aztertzea eta hurbileneko prestakuntza- eta lan-eskaintzarekin konektatzea du helburu.
Esperientzia praktikoen eta jarduera parte-hartzaileen bidez, ekitaldiak ikasleak beren heziketa-ibilbideari buruz erabakiak modu egokienean har ditzaten lagundu nahi du.
Zer egingo dute ikasleek?
Bi egunetan, 09:00etatik 13:00etara, ikasleek honako jardueretan parte hartuko dute:
- Orientazio lantegiak
- Ekintza kooperatiboak
- Mahai-inguruak
- Jarduera interaktiboak
Jarduera guztiak bizipenean eta motibazioan oinarrituta egongo dira, euren garapen pertsonal eta akademikora egokituta.
Gainera, Durangaldeko enpresa eta erakundeetako ordezkariek lan-merkatuaren inguruko esperientziak eta gaur egungo erronka nagusiak azalduko dituzte, hezkuntza eta tokiko enpleguaren arteko lotura sendotuz.
EGITARAUA
📅 Data: azaroak 27
📍 Lekua: Zelaieta pilotalekua (Amorebieta-Etxano)
⏰ Ordutegia: 09:00 – 13:00
👥 Parte-hartzaileak: 4. DBHko ikasleak
📝 Jarduerak: Autoezagutza, hausnarketa, jolasak, lehiaketak, mahai-inguruak…






