Skip to main content
EKIAOharrak

DBH 4: Ibaizabal Ikastolaren bisita

By 2024/02/15No Comments

IBAIZABALEKO ORDEZKARIEN IKASTOLAREN BISITA

Otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan aurkezpen-hitzaldia ikastolako liburutegian.

Datorren asteartean, hilak 20, Ibaizabal Ikastolako ordezkariak Andramarira etorriko zaizkigu bisitan, DBH4ko gurasoei ikastetxe horren eskaintza akademikoaren berri ematera, izan ere, DBH4ko ikasleek datorren ikasturtean zer ibilbide egingo duten erabakitzeko garaia dute. Behin gure ikastolako zikloa amaituta, Ibaizabaleko ordezkarien ikuspuntua lagungarri suerta dakiekeela uste dugu.

Ibaizabal Ikastolak batxilergoa eta Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen ditu eta Andramari Zornotzako Ikastolako jarraipen naturaltzat har dezakegu. Hala da zeren eta gure ikastola zein Ibaizabal, biak ala biak Ikastolen Elkartearen baitan daude eta, are gehiago, gure ikastolak zuzeneko  partaidetza izan zuen Ibaizabalen sorreran, gure ikasleei jarraipen akademikoa ziurtatzeko asmoz.

Hori horrela, DBH4ko guraso guztiok gonbidatuta zaudete otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan ikastolako liburutegian izango den aurkezpen-hitzaldira. Ziur gaude informazio interesgarria jasoko dutela.