DBH eta gero, ZER?
Lehenengo ebaluazioari amaiera ematen ari gatzaizkion honetan, DBH 4. mailako ikasleekin hastera goazen prozesua partekatu nahi dugu zuekin. Gure ikasleak ikastolako aroa amaitzear dute eta hemendik aurrera zer egingo duten erabakitzeko sasoia heldu zaie. Ez da, ez, erabaki erraza. Hori dela eta, bide horretan laguntzeko prozesu oso bat eskaintzen diegu ikastolan, orientatzailearen eskutik, euren ezaugarriak, ohiturak eta inguruan dauden eskaintzak arakatu eta, oinarri horrekin, ahalik eta erabaki zentzudunena egin dezaten. Ibilbide horretan gure garapen naturala zein den ere argi daukagu, eta Ibaizabaleko eskaintzari arreta handiz erreparatuko diogu.
Asteartean (hilaren 19an) ikasleen aurreko aurkezpena egingo dugu tutoretza saioetan. Gurasoei, berriz, gonbidapena luzatzen dizuegu egun horretan baina arratsaldean (2023/12/19), 18:00etan, ikastolako liburutegian elkartzeko eta orientatzailearekin eta tutoreekin batera horren inguruko solasaldia izateko.