Datorren astetik aurrera Hedatze proiektua osotasunean hasiko da. Ohar honen bitartez zera jakinarai nahi dizuegu. Eskerrik asko eskainitako tailerretan izena eman duzuen guztioi. Oraindik ere aukera izango duzue baten batek bere burua aurkeztu nahi izan ezkero.
Bestaldetik HEDATZE proiektuak ikastola osatzen dugun eragile guztion koordinazioa eskatzen du: langile, ikasle nahiz familiena. Era berean, berrikuntza-proiektua den heinean, etengabeko jarraipena izan beharko du balizko ahuleziak antzeman eta dagozkion doikuntzak txertatzen joateko.
Koordinazio eta jarraipen-lan hori egiteko, “Hedatze Batzordea” eratuko du ikastolak, hiru zeregin izango dituena:
- Funtzionamenduari dagokionez, eta ekintza bakoitzari esleitutako jarraipen-adierazleetatik abiatuta, jardueren eta parte hartzearen jarraipena egitea.
- Helburu orokorrei dagokienez, eta lorpen-adierazleetatik abiatuta, helburu horietan aurrerapausoak egiten direla ziurtatzea eta hobekuntzak proposatzea.
- Urte amaieran, memoria eta balorazioa idaztea.
Batzorde hori hiruhilean behin batzartuko da eta bertan Zuzendari Pedagogikoa, DBHko arduraduna, DBH1 eta 2ko ikasle ordezkariak eta gurasoak izango dira partaideak. Batzorde honetan parte hartzeko prest bazaudete, eta baita beste edozein aisialdi tailer edota liburutegian lagundu ahal baduzue, galdetegi hau betetzea eskatzen dizuegu.