HEDATZE: 3. EBALUAZIOKO TAILERRAK
Bigarren ebaluazioa amaituta, HEDATZE proiektuko hirugarren ebaluazioko tailerren eskaintza berria aurkeztera gatoz. ๐
- ๐๏ธ Martxoaren 2tik 5era bitartean ez da aisialdiko tailerrik eskainiko. Hartara, martxoaren 9tik aurrera emango zaie berriro hasiera, gainontzeko tailerrekin batera.
- ๐ป Honako aurkezpen honetan daukazue ikasleei aurkeztutakoa. Aurreko ebaluazioan bezala, galdetegi baten bidez datozen egunetan izena emateko aukera izango dute.
- ๐ Etxean eskaintzaren inguruan hitz egin eta galdetegia elkarrekin betetzea gomendatzen dizuegu. Hura betetzeko epea datorren ostiralean bukatuko da.
Amaitzeko, gogoan izango duzuen bezala, proiektua benetan bideragarria izan dadin, ezinbestekoa zaigu zuon guztion laguntza. Izan ere, indartze tailerretan ikasleei behar bezalako arreta eman nahi badiegu, ezinbestekoa zaigu zuon, gurasoon, parte hartzea aisialdiko tailerren eskaintzan eta liburutegiaren zaintzan. ๐ค
Horri esker, bi helburu batera lortuko ditugu:
- Eskola araututik kanpoko eskaintza aberastea. ๐
- Ikastolaren testuinguruan bestelako harreman bat lantzea, gurasoen partaidetza zuzenarekin. โค๏ธ
Hori horrela, galdetegi hau erantzuteko eskatzen dizuegu. Aldez aurretik eskerrik asko zuon prestutasunagatik.






