IKASTURTE AMAIERAKO PLANGINTZA
Datorren astean, azterketa finalik ez duten DBHko ikasleek hainbat tailer eta irteeratan parte hartuko dute ikasturteari amaiera polita emateko. Hona hemen antolakuntzari buruzko xehetasun eta arau garrantzitsuak:
- ⏰ Ordutegia eta Jantokia (ohar garrantzitsua): oro har, ikasleak ohiko orduan etorriko dira ikastolara eta bazkalordurako bueltan izango dira. Jantokiko ohiko erabiltzaileek zerbitzua normaltasunez erabili ahal izango dute.
- 📋 Jantokiko Galdetegia: antolaketa zuzena bermatzeko eta janari xahuketarik ez gertatzeko, urte osoko jantoki erabiltzaileek galdetegi hau bete behar dute neurtzeko zein egunetan geratuko diren bazkaltzen:
(ekainaren 12a erantzuteko azken eguna).
🥪 Oharra (Piknikak): ekainaren 19ko hondartzako txangoan (DBH osoa) jantokiko erabiltzaileek piknika eskatzeko aukera izango dute galdetegi honen bidez (ekainaren 12a erantzuteko azken eguna).
- ⚠️ Kuotak eta Irizpidea: argi utzi nahi dugu ekintza hauen ondorioz ez dela jantokiko kuotarik murriztuko. Urtean zeharreko irizpide berdinari jarraituko zaio: ikasleak jantokira egun batzuetan jarraian huts egiten badu (eskola-egunak izanik), laugarren egunetik aurrera hasiko da dirua itzultzen.
- 📝 Ardurak eta Baimenak: ikasleak ikastolaren ardurapean daude une oro. Tailerrak edo irteerak amaitzean, ikastolara bueltatu beharko dira irakasleekin batera. Irakasle gabe zuzenean etxera joateko, aurreko egunean idatzizko baimena aurkeztu beharko dute. Une oro portaera egokia eta errespetuzkoa izatea ezinbestekoa da.
- ✍️ Errekuperazioak dituzten ikasleak: ekainaren 15etik 18ra errefortzu saioetara eta azterketara etorri beharko dute. Azken azterketa amaitutakoan ere ikastolan geratuko dira (ezin izango dira etxera joan gurasoen idatzizko baimenik gabe). Azterketa guztiak amaitu ostean, gainerako egunetako ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
- 💳 Garraioa eta Ordainketak: * Bilbo, Durango edo Gernikako irteeretarako, ikasle bakoitzak bere Barik txartela ekarri behar du trenerako.
- Museoen sarrerak eta hondartzako autobusaren kostua ekaineko fakturan kobratuko dira.
- Ganeko igerilekuetara joateko, igerilekuko txartela dutenek eraman dezatela; gainerakoek sarrera bertan ordaindu beharko dute.
Hona hemen irteera bakoitzari buruzko zehaztasunak:






