IKASTURTE AMAIERAKO TAILERRAK
Datorren astean azterketa finalak egin behar ez dituzten DBHko ikasleek hainbat tailer egingo dituzte.
Kasu gehienetan (salbuespenak taulan adierazita daude) betiko orduan ikastolan bildu eta, ekintzak burutu ostean, bazkalordurako ikastolan bueltan egongo gara. Hori horrela, urte osoko erabiltzaileek ohi bezala erabilgarri izango dute jantoki zerbitzua. Hondartzen txangorako, aldiz, bertan bazkalduko dugu, beraz, piknika eskatzeko aukera emango da.
Bilbora zein Durangora trenez hurbilduko gara eta ikasle bakoitzak “Barik Txartela” ekarri beharko du bere bidaia ordaintzeko.
Bestalde, museo batzuen eta besteen sarreraren prezioa desberdina da (taulan adierazita) eta hondartzara joateko autobusaren kostearekin batera ekaineko fakturarekin kobratuko zaizue.
Azkenik, Gane eta Lemoako Igerilekura joateko asmoa ere badugu. Beraz, igerilekuko txartela duten ikasleek eraman dezatela; gainerakoek, ordea, sarrera ordaindu beharko dute.
Hona hemen irteera bakoitzari buruzko zehaztasunak:






