NOT IN MY TOWN LEHIAKETA
KIVa taldeak gure ikastolako DBHko ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu, ikastolak jazarpenarekin duen konpromisoa adierazteko eta, euren laguntzarekin, berau sendotzen jarraitzeko.
Lehiaketa hau udaletik datorren ekimena da eta guk ikastolan tutoretzaren bidez bideratzeko asmoa daukagu: tutoretza-saioetan ikasleek izen-emateko eta gurasoen baimena jasotzeko orriak jasoko ditugu. Izan ere, parte hartzeko gurasoen sinadura ezinbestekoa da.
Bideoa bera planifikatzea eta sortzea KIVa programarekin bat datoz, gaiaren kontzientzia piztea dakarren heinean. Gainera, bertan sortutako materiala beste ikaskideen partekatzeko interesgarria izan daitekelakoan gaude.