Skip to main content
EKIAOharrak

DBH1-2-3: Museotara bisita

By 2023/06/15No Comments

DBH 1-2-3ko IKASLEEK MUSEOETARA BISITAK

Datorren astean DBHko ikasleek Bilboko hainbat museotara bisita egingo dute. Kasu guztietan Ikastolan bilduko gara betiko orduan eta bazkalordurako ikastolan egongo gara. Ondorioz, jantoki zerbitzua erabilgarri egongo da. 

Bilbora trenez hurbilduko gara eta ikasle bakoitzak “Barik Txartela” ekarri beharko du bere bidaia ordaintzeko.

Irteera 09:34tan izango da eta Bilbotik hona etortzeko 13:43ko trena hartuko dugu. Museoetarako sarrerek prezio desberdina dute eta ekaineko fakturartekin kobratuko zaizue.

Hona hemen irteera bakoitzari buruzko zehaztasunak:

DBH1 DBH2 DBH3
EGUNA Ekainak 20 (asteartea) Ekainak 21 (asteazkena) Ekainak 21 (asteazkena)
MUSEOA Bilboko Berreginen Museoa Bilboko Itsas Museoa Bilboko arte Ederren Museoa
PREZIOA 1,5 €/Ikasleko 3,5€/Ikasleko 1€/Ikasleko

Bukatzeko, egun hauetan Ganeko Igerilekura joateko asmoa ere badugu. Beraz, igerilekuko txartela duten ikasleek, eraman dezatela eta besteek sarrera ordaindu beharko dute.