Skip to main content

GETXORA IRTEERA

Datorren ekainaren 6an, DBH1eko ikasleak Getxora joango dira Gorputz Hezkuntzako egun osoko irteera egitera. 

Bertan ikasleek URArekin lotura duten ekintzak egingo dituzte. Garrantzitsua da aldatzeko arropa, BARIK txartela eta bazkaria* eramatea.

Irteera 08:50ean hasiko da GERALEKUTIK eta trenez/metroz joango gara. Buelta 16:17 inguruan izango da leku berdinean. 

* Jantokiko erabiltzaileak eta, ikasturte hasieran bidalitako galdetegian horrela eskatu zutenek, jantokian prestatutako piknika jasoko dute. Gainontzekoek etxetik ekarri beharko dute jatekoa.

Txangoaren kostua ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.