Skip to main content

Azken bi astetan, DBH1eko ikasleek paperezko hegazkinekin “jolasten” aritu dira.

Emandako ereduetatik baten bat aukeratu eta eraiki behar izan dute baina haiek asmatutako hegazkinak sortzeko aukera ere izan dute.

Eraikitako hegazkinekin txapelketa bat burutu zen, helburua, airean ahalik eta denbora gehien irautea eta irabazleak… zazpi segundo baino gehiago eman zituen planeatzen.

Hegazkinen aitzakiarekin hegaldatze-printzipioaz eta hegoen funtzioez gain prozesu teknologiko baten urratsak eta hari lotutako txosten bat nola egin ikasi dute. Horrez gain, planifikazioaren, ideien elkartrukearen, ikerkuntzaren, eraikuntza-prozesuaren eta elkarlanaren garrantziaz jabetu ziren eta noski hori guztia jolasten eta ondo pasatzen!