Skip to main content

DRAP-ART MUGIMENDUA

DBH1eko ikasleek sormena eta birziklapena uztartu dituzte aurten, eta Drap-Art mugimenduan inspiratutako lan ikusgarriak sortu dituzte. 

Mugimendu honek hondakinak eta erabilitako objektuak arte bihurtzea sustatzen du, ingurumenarekiko errespetua eta irudimena batuz. 🌱

Ikasleek material birziklatuak erabiliz eskulan eta artelan originalak egin dituzte: plastikozko ontziak, kartoia, oihalak eta eguneroko objektuak berrerabili dituzte benetako artelanak sortzeko. 

Emaitza bikaina izan da, eta argi geratu da sormena eta kontzientzia ekologikoa elkarrekin joan daitezkeela. 🎨

Animatu eta pasa zaitezte ikasleen lan bikainak ikustera!