IRTEERA: ARTIGAS INGURUGIRO GELARA
📅 Datorren ostiralean, abenduaren 12an , DBH2ko ikasleek Artigas Ingurugiro gelara egingo dute irteera.
Bisitaren helburua: zaborraren problematikari buruzko kontzientziazioa eta zaborraren inpaktu negatiboa nola murriztu dezakegun ezagutzea.
Horrez gain, ekoparkean egiten diren tratamenduak eta birziklatze-prozesuak gertutik ikusiko dituzte, konpostegia barne .
Eduki horiek guztiak Natur Zientzietako jakintzagaian landu dituzte eta interesgarria izango da gure hondakinen kudeaketaren inguruan gehiago jakitea.
- 🚌 Autobusa ikastolan bertan hartuko dugu.
- 💶 Sarrera + autobusa: 9€ (hileko ordainagiriarekin sartuko da).
- 🥪 Bazkaltzeko: Ikastolara itzuliko gara; hamaiketakoa eramatea nahikoa da.







