Skip to main content

ERREALITATEAK INTERPRETATZEN

DBH 2. mailako ikasleek bi dimentsioko artelan baten interpretazio-proiektua burutu dute Plastika arloan. Artelana hautatu eta aztertu ondoren, era guztietako eskulturak egin dituzte askotariko material eta ehundurak erabiliz.

Lan horiekin guztiekin erakusketa bat antolatu dute ikastolako erakusleihoan. Etorri eta disfrutatu!