Skip to main content

BIZIKLETA IRTEERA

Datorren maiatzaren 30ean, Ulibarri-Ganboako (Araba) urtegira joango gara bizikleta irteera bat eta orientazio kiroleko saio bat egitera.

Egun osoko irteera da, beraz, bazkaria eraman beharko dute, eta goitik behera aldatzeko arropa ere bai. Bizikletak bertan alokatuko ditugu baina komeni da ikasle bakoitzak bere kaskoa eramatea.

  • Irteera ordua: 08:30ean
  • Non: anbulategi aurreko autobus geltokian (Sukoi aurrean).
  • Buelta: 16:30 inguruan, gutxi gorabehera, leku berberean.
  • Prezioa: autobusaren kostua hurrengo kuotan pasatuko da.

Bazkaria eraman beharko dute bertan bazkaltzeko. Jantokian gelditzen diren ikasleek eta horrela eskatzen dutenek, jantokiko piknika jasoko dute aurreko egunean. Gainontzekoek etxetik ekarri beharko dute jatekoa.

Ibai Erauzkin Bilbao (Gorputz Hezkuntzako irakaslea).