GIZARTE ZIENTZIAK NATURA BETEAN
Udazkeneko azkeneko eguzki-izpiak aprobetxatuz, eta ikastola aurreko parke ederra baliatuz, DBH2ko ikasleek parkean bertan egin dute Gizarte Zientzietako saioa, ikasgelan baino giro lasaiagoan, argazkian ikus dezakegun moduan.
Arbelaren faltan, bestelako zentzumenak erabili behar izan dituzte irakaslearen azalpenak barneratzeko.