Skip to main content

MATERIA AZTERTZEN

Aurreko astean DBH2ko ikasleak laborategira joan ziren materiaren berezitasunak aztertzera.

Horretarako, saiakuntza batzuk burutu zituzten, urtze eta irakite-puntuak, sublimazioa eta dentsitatea bezalako kontzeptuak lantzeko.

Bertan eskuratutako emaitzak aztertzea eta ondorioak ateratzea izango da aste honetako lana.