Skip to main content

VESPA VELUTINA

Ikasturte honen zehar Proiektu Komunitarioko ikasgaian eta Amalurra proiektuaren barnean, asiar liztorraren (vespa velutinaren) aurkako kanpaina burutzen ari dira DBH2ko ikasleak.

Liztor horiek bertoko ekosistemetan kalte larriak eragiteaz gain, beraien ziztadak larriak ere izaten dira.

Proiektua bi fasetan banatu da; lehenengo fasean, udazkenean jaio berri ziren liztor erreginak harrapatzea izan zen helburua. Bigarren fasean, aldiz, negualdiaren ondoren ateratako liztor erregina horiek harrapatzea izan da helburua. Horiek harrapatuz, kabi berriak egitea eta haien bizi-zikloa ekiditea lortzen da.

Hona hemen burututako lanaren argazki batzuk:

Espero dugu espezie inbaditzaile honen zabalkundea, neurri baten behintzat, mugatzen lortzea.