VESPA VELUTINA
Ikasturte honetan zehar Proiektu Komunitarioko ikasgaian eta Amalurra proiektuaren barnean asiar liztorraren (vespa velutinaren) aurkako kanpaina jorratzen ari dira DBH2ko ikasleak.
Liztor horiek bertoko ekosistemetan kalte larriak eragiteaz gain, beraien ziztadak ere larriak izaten dira.
Proiektua bi fasetan banatuko da, Orain artean lehenengo fasea burutu berri dute, udazkenean jaio berri diren liztor erreginak harrapatzeko helburuarekin. Bigarren fasea udaberrian egingo dute.
Oraingo kanpaina benetan arrakastatsua izan da, 900 asiar liztor inguru harrapatu baitituzte. Alabaina, hausnargaia da benetan albiste ona ote den, kontuan hartuta iazko kanpainan baino hamar aldiz gehiago inguru liztor harrapatu bait direla.
Hona hemen burututako lanaren argazki batzuk: