NAFARROA ZENTRORA IRTEERA
Maiatzean, Andramari Zornotza Ikastolako hirugarren mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Nafarroa zentrora. Helburua zentro horretan burutzen diren jarduerei buruz gehiago jakitea izan zen, eta, era berean, parte-hartze aktiboaren bidez esperientzia aberasgarri bat bizitzea.
Ikasleek aukera izan zuten bertako erabiltzaileekin une atseginak partekatzeko eta hainbat joko eta jardueratan parte hartzeko. Jarduerak ordubetez luzatu ziren, eta denek giro atsegin eta elkarlanean bikain pasatu zuten.
Ekintza honen bidez, ikasleek ezagutza berriak eskuratu zituzten, eta gizartearekiko konpromisoa eta enpatia landu zituzten. Irakasleek nabarmendu dute oso esperientzia positiboa izan dela eta aurrerantzean horrelako ekimen gehiago sustatzeko asmoa dutela.





















