Skip to main content

ESKI IRTEERA VALDEZCARAYRA

Egitekoak ginen eski irteera bertan beheara geratu zen eta hemen doakizue data berria. Espero dugu oraingoan eguraldiak laguntzea!

Noiz: martxoaren 10ean.
Ordutegia:

› Irteera ordua: 06:20an, anbulategi ondoko autobus geltokian. Eskiatzeko arropaz jantzita agertu behar da.

› Bueltako ordua: 18:30 inguruan leku berdinean.

Prezioa: 50,00€ inguru. Autobusa, materialaren alokairua, bi orduko ikastaroa eta forfaita sartzen dira prezioan. Idazkaritzak kontutik pasatuko dizue MARTXOAREN amaieran.
Eraman beharreko materiala:

› Derrigorrezkoa:

    • NANa (DNIa) eta osasun txartela.
    • Eskiatzeko arropa aproposa: prakak, kamiseta iragazkorra (transpirable), forroa, jaka, galtzerdi altuak (belaunetarainokoak), mendirako oinetako aproposak, txanoa, eskularruak.
    • Eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema.
    • Bazkaria, askaria (fruitu lehorrak, txokolatea, barrita energetikoren bat,…) eta edaria.
    • Goitik behera aldatzeko arropa: barruko arropa, prakak, kamiseta,…

› Aukeran:

    • Eztarria estaltzekoa (buffa).
    • Eskiatzeko materiala: eskiak, botak, makilak eta kaskoa.
    • Dirua.

PREZIOA APUR BAT ALDATU DAITEKE IKASLE GUZTIAK EZ BADOAZ