Skip to main content
EKIAOharrak

DBH3: Eski irteera

By 2023/02/09No Comments

ESKI IRTEERA VALDEZCARAYRA

(Otsailaren 24an)

Irteera ordua: 6:30an Gudari kalean, Dya inguruan dagoen autobus geltokia (antzinako Correos). Eskiatzeko arropaz jantzita agertu behar da.

Bueltako ordua: 19:00ak inguruan.

Prezioa: 50,00€. Autobusa, materialaren alokairua, bi orduko ikastaroa eta forfaita sartzen dira prezioan. Idazkaritzak kontutik pasatuko dizue MARTXOA amaieran.

Eraman beharreko materiala:

Derrigorrezkoa:

  • N.A.N. (D.N.I) eta osasun txartela.
  • Eskiatzeko arropa aproposa: prakak, kamiseta iragazkorra (transpirable), forroa, txamarra, galtzerdi altuak (belaunetarainokoak), mendiko botak, txanoa, eskularruak.
  • Eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema
  • Bazkaria, askaria (fruitu lehorrak, txokolatea, barrita energetikoren bat,…) eta edaria.
  • Goitik behera aldatzeko arropa: barruko arropa, prakak, kamiseta,…

Aukeran:

  • Eztarria estaltzekoa (buff)
  • Eskiatzeko materiala: eskiak, botak, makilak eta kaskoa (ikasle hauek 41,5€ ordainduko dute)
  • Dirua

PREZIOA APUR BAT ALDATU DAITEKE IKASLE GUZTIAK EZ BADOAZ