IHESGELA MITOLOGIKOA
Joan den ostiralean, DBH3ko eusLiderrek euskal mitologiaren inguruko ihesgela antolatu zuten DBH1eko eta DBH2ko ikaskideentzat.

Sei lagun inguruko taldetan banatuta, gela ilun batean sartu eta, mitologiaren inguruko galderei erantzunez, hurrenez hurren zenbait pista aurkitu behar izan zituzten, harik eta gelatik irteteko azkeneko giltza aurkitu arte.
Ekintza hori AEKren eskutik etorri zaigun “EusLiderrak” proiektuaren baitan kokatzen da: elkarte horretako koordinatzaileekin hainbat bilkura egin ostean, ikastola euskaldunen laguntzeko proiektu bat landu behar zuten, eta azken asteetan landu duten ihesgela hori izan da, hain zuzen, horren emaitza.









