HIZKUNTZA JARRERETAN ERAGITEKO EKINTZAK
Atzo, DBH 3.mailako ikasleak euskara sustatzeko ekintza planaren barruan diseinatutako jarduera batean murgilduta ibili ziren tutoretza saioan. Hain zuzen ere, euskarazko hiztegia aberasteko lehiaketa bat egin zuten: taldetan banatuta eta hiztegia baliatuz, 10 hitzetako zerrenda bat osatu behar izan zuten, elkarren aurka arituz besteen hitzak asmatzeko helburuarekin. Horrela, haien euskarazko hiztegia aberastu eta, aldi berean, jolasean ikasten ibili ziren.