🚢 ITSAS SALBAMENTUA
Joan den ostegunean, Itsas Salbamentu Humanitarioa izeneko gobernuz kanpoko erakundeko (GKE) kideak izan genituen bisitan ikastolan, DBH3ko ikasleei euren esperientzia eta bizipenak kontatzeko asmoz.
Europara etorri nahirik Afrikan egoera ezin txarragoetan itsasoratzen diren pertsonak erreskatatzen ditu erakunde horrek, Aitamari izena duen itsasontziaren bidez.
Hitzaldian zehar, erakunde horren jaiotza, Aitamari ontziaren istorioa, erreskateen gorabeherak, erreskatatzen dituzten pertsonek Europarako bideak egiten duten ibilbide latza, erakundearen funtzionamendua eta beste hainbat kontu azaldu zizkiguten, zein baino zein interesgarriagoa.
Ekitaldiaren amaieran, zuzeneko konexioa egin genuen une horretan itsaso zabalean zebilen Aitamari ontziarekin berarekin, eta eskifaiako kideek ontzia erakutsi ziguten zuzenean egindako ibilbidearen bidez. 🌍






