Skip to main content

"IDAZLEAK ESKOLETAN"

Joan den ostegunean, Juan Kruz Igerabide idazle adunarraren bisita izan genuen ikastolan. DBH3ko ikasleek ikastolan Igerabideren beraren “Arrastoa” liburua irakurri dutela aprobetxatuz eta Euskal Idazleen Elkarteak bultzatutako “Idazleak Eskoletan” programaren barruan, idazleak hitzaldi polita eskaini zuen DBH3ko bi talde batuen aurrean.

Ikasleen aldetik liburuari eta idazle jardunari buruzko galderak egin zizkioten, baina idazle gipuzkoarrak berak hartu zuen ekitaldiaren pisu nagusia: ‘Arrastoa’ liburuaren inguruabar historikoak azalduz, eta Gerra Zibilaren garaiko pasadizoak tartekatuz ikasleen arreta erakartzea lortu zuen, eta saio bikaina izan genuen berari esker.

Eskerrik asko, Juan Kruz! ✨