Skip to main content

ESKI IRTEERA VALDEZCARAYRA

Urtero bezala, Gorputz Hezkuntzako irristaketako unitate didaktikoa amaitzeko, DBH3ko ikasleak eguneko eski irteera egingo dugu Valdezcarayko eski estaziora. Hona hemen irteeraren zehaztasun gehiago.

Noiz: otsailaren 11an.
Ordutegia:

› Irteera ordua: 06:20an, anbulategi ondoko autobus geltokian. Eskiatzeko arropaz jantzita agertu behar da.

› Bueltako ordua: 18:30 inguruan leku berdinean.

Prezioa: 50,00€ inguru. Autobusa, materialaren alokairua, bi orduko ikastaroa eta forfaita sartzen dira prezioan. Idazkaritzak kontutik pasatuko dizue OTSAILA amaieran.
Eraman beharreko materiala:

› Derrigorrezkoa:

    • NANa (DNIa) eta osasun txartela.
    • Eskiatzeko arropa aproposa: prakak, kamiseta iragazkorra (transpirable), forroa, jaka, galtzerdi altuak (belaunetarainokoak), mendirako oinetako aproposak, txanoa, eskularruak.
    • Eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema.
    • Bazkaria, askaria (fruitu lehorrak, txokolatea, barrita energetikoren bat,…) eta edaria.
    • Goitik behera aldatzeko arropa: barruko arropa, prakak, kamiseta,…

› Aukeran:

    • Eztarria estaltzekoa (buffa).
    • Eskiatzeko materiala: eskiak, botak, makilak eta kaskoa.
    • Dirua.

PREZIOA APUR BAT ALDATU DAITEKE IKASLE GUZTIAK EZ BADOAZ