IRTEERA
Datorren ostegunean, azaroaren 27an, DBH3ko ikasleek Urdaibai Bird Centerrera 🐦🚌 egingo dute txangoa.
Biologia-Geologia ikasgaiaren lehenengo unitateko konpetentzietako proiektua hegazti migratzaileen ingurukoa izan da. Hori horrela, Urdaibai Bird Centerrak eskaintzen duen aukera ezin hobea da gelan landutakoa bertatik bertara ikusteko.🌿
Kontuan izan beharrekoak:
- Autobusa ikastolan bertan hartuko dugu.
- Sarrera + autobusa: 15€ (hileko ordainagiriarekin sartuko da).
- Bazkaltzeko: Ikastolara itzuliko gara; hamaiketakoa eramatea nahikoa da. 🥪
Esperientzia praktikoa eta dibertigarria izango da, ikasleek hegazti migratzaileei buruz ikasitakoa zuzenean ikusi ahal izango dute eta. 😃






