Skip to main content

MENDI IRTEERA

Atzo, asteazkena, DBH3ko ikasleak Zornotza inguruko mendietan ibili ziren, Gorputz Hezkuntzako jarduera baten amaierako ariketa gisa. Izan ere, unitatean zehar ikasleek, taldeka, hainbat mendiko ibilbide proposatu behar izan dituzte gero, denon artean eta bozketa bidez, horietako bat aukeratzeko.

Aukeratutako ibilbidea hauxe izan zen: Eubatik abiatu, Belatxikietara igo eta Zornotzara jaistea. Berez, Munarriko lepoa zeharkatu eta mendilerroa hegoaldetik egitea zen asmoa baina, denbora eta bidea ikusirik, zuzenean Belatxikietara joatea erabaki genuen.

Ia 14 kilometroko ibilbidea izan zen, ikasleek ezin gusturago egin zutena, aldapan gora norberaren mugak agerian geratu ziren arren. Eguraldiak errespetatu eta euriak izkin egin zigunez, egun zoragarria benetan! ✨