Skip to main content

ONK1 PROIEKTUA

Gaur bertan, osteguna, 🌟 DBH3ko ikasleak LH3ko geletara joan dira bistan, ONKI proiektuaren barruan landu dituzten ekintzak aurkeztu eta guztiek elkarrekin lantzera. 

Izan ere, lehen ebaluazioan zehar, bilatzen dugun pertsona-ereduari lotutako hainbat gai eta balio jorratu dituzte DBH3ko ikasleek ONKI ikasgaiaren baitan. Eta, hain zuzen, gaur LH3koekin egindako aurkezpenak hiruhileko osoan landutako guztiaren azken proiektua eta emaitza izan dira.

Taldeka banatuta, talde bakoitzak jarduera bat egin du, txandaka jarduera guztietatik pasatuz. Denetariko jarduera eta jolasak izan dira: 

  • Euskara lantzekoak
  • Zoriontasunari buruz hausnartzekoak
  • Lan-taldea indartzekoak

📌Emaitza oso positiboa izan da hala LH3ko ikasleentzat nola DBH3koentzat 

Errepikatzeko moduko esperientzia!