Skip to main content
EKIAOharrak

DBH4: 23-24 Ikasturterako jakintzagai aldaketa

By 2023/05/18No Comments

23-24 IKASTURTERAKO JAKINTZAGAI ALDAKETAK DBH4n

Jakingo duzuen moduan, gure Hezkuntza Sistema eraldaketa prozesu baten murgilduta dago. Ikasturte honetan, Curriculum Dekretu berria maila bakoitietan dago indarrean eta datorren ikasturtetik aurrera, berriz, maila bikoitietan ere abiatuko da. Hori horrela, jakintzagaien antolaketari dagokionean, DBH 4. mailan 23-24 ikasturtean hainbat hautazko jakintzagai eskainiko ditugu eta ikasleek aukeraketa egin beharko dute.

Aukeraketak garrantzi handia izan dezakete zuen seme-alaben etorkizuneko ibilbide akademiko eta profesionalean. Ondorioz, aurten seme-alabak DBH3. mailan dituzuen gurasoak batzar batera konbokatu nahi zaituztegu, guzti horren inguruan informatzeko eta eduki ditzakezuen kezkak argitzeko. Hona hemen batzarraren xehetasunak:

EGUNA: Maiatzaren 23an (asteartea)

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: DBH3A gelan

Gaiak duen garrantziaz jabetuta, bertan elkar ikustea espero dugu.

 

  DBHko ETAPA ARDURADUNA