Skip to main content

πŸŽ“ BATXILERGORAKO ONARPEN PROZESUA

DBH4ko ikasleak etapa amaierara iristen ari diren honetan, Batxilergorako onarpen prozesu ofiziala martxan jartzear dago. Prozesu honetan bidelagun izateko, azken asteotan hainbat ekintza burutu ditugu, hala nola, gure erreferentziazko ikastola den Ibaizabaleko kideen bisita, gure ikasleek bertara egindako irteera eta informazio bilerak. ✨

Orain, Hezkuntza Sailak zehaztutako data ofizialak kontuan hartzea garrantzitsua da:

  • πŸ“… Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea: Martxoaren 16tik 27ra (biak barne).
  • πŸ“‹ Zerrendak: Maiatzaren 5ean behin-behinekoak eta maiatzaren 19an behin-betikoak.
  • πŸ–ŠοΈ Ohiko matrikula-aldia: Ekainaren 15etik 30era (biak barne).

Informazio guztia, egutegia eta prozedura zehatza Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean aurkituko duzue. Ikastolako orientatzailea zuen eskura dago prozesu honen inguruko edozein zalantza argitzeko: Nagore Etxebarri (nagoreetxebarri@zornotzaikastola.eus). 🀝

πŸ’‘ Lanbide Heziketa: Gogoratzen dizuegu Lanbide Heziketako aurrematrikula egiteko epea oraindik ez dela ofizialki argitaratu, baina aurreikuspenen arabera apirilaren 13tik 24ra bitartean izango dela.