BIOLOGIA PROIEKTUAK
Kontsumismoa, turismoa, espezie inbaditzaileak, espezie exotikoen merkataritza, ehiza masiboa… ez al dira ingurumen-eragile handiak? Gure egunerokoan eragina duten jarduera hauek DBHko 4.mailako Biologia ikasgaian aztertu, landu eta narrazio digital batean laburbildu ditugu.
Noski, proiektu honek Agenda 30eko garapen iraunkorreko hainbat helburu lantzeko ere balio izan du, hala nola; 11. helburua: hiri eta komunitate jasangarriak, 12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsua, 13. helburua: klima babesteko ekintza, 14. helburua: uretako bizitza eta 15. helburua: lehorreko bizitza.
Gure helburua hiruhileko honetan egindako lana zuei erakusteaz gain, gure eguneroko ekintzek ingurumenean dituzten inpaktuez ohartaraztea eta horietaz sentsibilizatze da, izan ere, gure planetaren etorkizuna guztion ardura da.