ETA GERO ZER?
DBH4. mailako ikasleak hasi dira dagoeneko bere etorkizuna eraikitzen. Orain arte nahiko bideratuta izan dute beraien ibilbide akademikoa, aukera gutxi batzuk baino ez baituzte izan eskura. Datorren ikasturterako aukeraketa, ordea, erronka handia izango da.
Erronka horri aurre egiteko baliabideak eskaini nahi dizkiegu eta horretarako zenbait ekintza prestatzen ditugu ikasturtean zehar. Adibidez, joan den ostiralean, azaroaren 22an, Zornotzako Udalak antolatutako I´M BIZI jardunaldira joan ziren eta halako jarduerak egin zituzten, besteak beste:
Iraganeko, orainaldiko eta etorkizunari buruzko mintzaldia entzun zuten lehenengo eta behin: adineko pertsona baten eta pertsona gazte baten arteko elkarrizketa; ondoren etorri ziren denboraren eraldaketari buruzko gogoeta; etorkizuneko joerei eta Adimen Artifizialari buruzko bideo pilulak; hiru lanbide ezberdinetako pertsonen ibilbideari buruzko mahai ingurua; autoezagutzarako tartea; Kahoot analogikoaren bidez inguruneko errealite sozioekonomikoa ezagutzea eta Escape Rooma (ekitaldian jasotako informazioa forma ludikoan barneratzeko dinamika).
Behin horiek bizi ondoren, datorren astean, aukeran dituzten ibilbide akademiko ezberdinen informazioa jasotzeko bilera izango dute ikasleek nahiz senideek ikastolako orientatzailearen eskutik.
Ikasleek abenduaren 4an izango dute saio berezia ikasgelan bertan. Familiei dagokienez, berriz, abenduaren 3an 17:30ean egingo diegu harrera ikastolako liburutegian.
ZER? DBHeta geroko ibilbide akademikoen orientaziorako bilera
NOIZ? Abenduaren 3an, asteartean arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
NON? Ikastolako liburutegian