Skip to main content
EKIAOharrak

DBH4: Gau beltza

By 2022/10/13No Comments

BADATOR IKASTOLARA GAU BELTZA!

Ikastolan orain dela lau urte abian jarritako Arimen Gaua (edo Gau Beltza)  jaiari jarraiera ematea pentsatu dugu DBH4ko ikasleok, ohi bezala ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. Iaz bezala, gainera,  Gau Beltzaren Ibilbideaz gain, umeentzako eskulan-tailerra ere antolatu dugu. Datorren asteko ostegunean, hilak 27, izango da ekitaldia: ibilbidearen sarrera Haurtzaindegiko sarrera txikian izango da. 

17:15ean hasiko da, baina sarrerak astearte arratsaldean saltzen hasiko gara, 16:30etik aurrera, 1€-ean. Tailerren prezioa ere 1€-koa izango da. Ibilbidearen egunean bertan berriro edukiko duzue sarrerak eskuratzeko aukera, baina kasu horretan 1,5€-ko  prezioan. 

Zuen zain egongo gara! Laster arte.