Skip to main content

LIBURU IBILTARIA 2024

Urtero probintziaz probintzia ospatzen ditugun Ikastolen Jaiek badute berezibiko helburu bat:  hizkuntzaren ikuspuntutik, euskaraz bizi, pentsatzen, dibertitzen, sortzen… munduratzen garela erakustea eta frogatzea.

Helburu horrekin sortu zen, hain zuzen,  Liburu Ibiltaria izeneko ekimena: ikastola guztien artean ipuin bat sortzea, batak aurretik idatzitakoari jarrraipena emanez hurrengoak.

Aurten, Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxeak eman dio hasiera liburuari eta, ondoren, Euskal Herri osoko ikastolaz ikastola osatzen dabil, harik eta Getxoko San Nikolas ikastolak azken orria idazten duen arte. Ikastola bakoitzak orrialde bat beteko du, aurrekoak utzitako lekutik abiatuta istoria.

Aurtengo gaia, hauxe: “Euskaldunak eta itsasoa”.

Andramari Zornotzako Ikastolan joan den astean jaso genuen ipuina, eta gure ekarpentxoa egin genion, DBH4ko ikasleen eskutik. Beheko argazkian ikus dezakezue emaitza.