🎨 LINOLIO TEKNIKA
DBH4ko ikasleak linolio teknika erabiltzen ikasten ari dira lehenengo aldi Plastikako irakasgaian. Ikasleek oso gustura hartu dute lana, eta motibazio handiz ari dira. 😊
Zer da lineolioa edo linograbatua? 💡 Erliebean estanpatzeko teknika bat da. Horrek esan nahi du matrizearen goiko aldeak inprimatuta geratzen direla, eta gubiarekin landutako zatietan, berriz, tinta ez dela geratzen; beraz, zati horiek zuriak agertzen dira paperean. 🖼️
Materialaren jatorria: 🧪 Teknika honen izena erabiltzen den materialetik dator. Linoleoa linazi-olioz (linoxina), kortxoz, jutez eta pigmentuz osatutako konposatu bat da. Material hori arpillera baten gainean jartzen da, eta horri esker kautxuaren antzeko trinkotasuna duen azalera bat lortzen da, grabatzeko aproposa dena.
Ikasleak prozesu osoa ezagutzen ari dira: diseinua sortzea, linoleoa gubiekin lantzea eta azkenik estanpatzea. Horrela, sormena eta teknika artistikoak lantzen dituzte aldi berean. ✂️🖨️






