Skip to main content

ORIENTAZIOA SAIOA

Joan den asteazkenean, hilaren 21ean, DBH4ko ikasleak Urkiolara abiatu ziren ikastolan landutako orientazio-jarraibideak praktikan ipintzeko asmoz. Hala, Urkiola inguruetako mapa bat eskuetan zeukatela, irakasleak aurrez kokatu zituen balizak aurkitu behar izan zituzten. Taldeka batuta, ederto bete zuten  bidea, atzera-aurrera batzuk ere egon arren.

Jardunaldiaren lehenengo zatia bikain joan zen eta bigarren zatian Urkiolamendi tontorra egin genuen oinez.

Eguraldiak eutsi zigun eta inguruko ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Bazkaldu ostean, Urkiolako Santutegi ingurura jaitsi ginen eta atseden labur baten ondoren, bertan hartu genuen ikastolara bueltatzeko autobusa.