Skip to main content

DBH4ko IKASLEAK ZORNOTZA ARETOAN

Urriaren 17an, ostirala, DBH4ko ikasleek “Saint-Deniseko Irakasleak” deituriko filmaz gozatzeko aukera izan zuten Zornotza Aretoan, Eusko Jaurlaritzak eta Zornotzako Udalak elkarlanean antolaturiko “Adikzio Aurretik” programaren baitan. Programa horrek, filmen bidez, nerabeentzako interesgarriak diren hainbat gai jorratzeko aukera egokia eskaintzen du: pantailen mundua, substantzien kontsumoaren aurrean dauden faktoreak, talde presioa, nortasuna…

Ekimen horren helburua nerabeen alfabetatze emozionala eta emozioen erabilera egokirako jarreren jarraibideak transmititzea da. Hala, ikasturtean zehar 3 film ikusiko ditugu eta beraiei buruzko Gida Didaktikoa lantzeko aukera izango dugu.