DA! DBH4ko eta DBH5eko IKASLEAK AZOKARA
Datorren ostegunean, abenduak 5, Durangoko Azokan Ikasleen Eguna izango dela eta, LH5eko eta DBH4ko ikasleak bertara abiatuko dira, euskal kulturarentzat hain garrantzitsua den topagunea bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
LH5eko ikasleak 09.00etan bilduko dira ikastolan eta 09:57ko trena hartuko dute Durangorantz. Buelta, berriz, 12:41eko trenean egingo dute. DBH4ko ikasleei dagokienez, tren-geltokian egingo dute hitzordua eta bazkalordurako egingo dute itzulera.
Kale artean itzulia egite hutsetik aldentzeko, ginkana bana antolatu dute LHko eta DBHko ikasleek, Durangoko Azokan gora eta behera ibili, haren gorabeherak ezagutu eta euren mailari egokitutako azken argitalpenen berri jasotzeko.
DBH4ko Euskara Taldeko ikasleek beste erronka propio bat ere badute, ordea, Elorrioko Txintxirri ikastolako eta Durangoko Kurutziaga ikastolako Euskara Taldeetako kideekin batuko baitira, ikastoletako kideak nahasi eta ginkana propio bat jorratzeko. Hiru Euskara Taldeen arteko lehen kontaktu hori ikasturtean zehar beste emaitza batzuk ere lortzeko lehen urratsa izan daiteke.
Gurasoentzako ohar bat: Ikastolak erabaki du ez dela inolako erosketarik onartuko irteera horretan, ezta bertako liburuak erosteko ere. Neurri horren bidez, ikasleen arteko desberdintasunak saihesteaz gain, dirua galdu edo lapurtzea ere ekidin nahi da. Hori bai, gero gurasoekin erosteko edo Olentzero eta Mari Domingiri eskatzeko zerrenda prestatu ahal izango dute.
LHn ikastolako Barik-ak erabiliko dira eta ikasle guztiei pasako zaie erreziboa. DBHn, aldiz, ikasleei eskatuko zaie nork berea ekartzeko.





