ANDRAMARI ETA IBAIZABAL
Hurrengo astean, ๐
martxoaren 5ean, Ibaizabal Ikastolako ordezkarien bisita jasoko dugu ikastolan, ikasleei nahiz gurasoei bertako hezkuntza-eskaintzaren berri emateko.
๐
Martxoaren 12an, berriz, bisita itzuliko dugu.
Hori horrela, datorren ostegunean, hilaren 5ean, DBH4ko ikasleek tutoretza-saioan jasoko dute informazioa, eta datorren ikasturtean batxilergoan aurki dezaketenaren berri izango dute ordezkarien eskutik.
Ondoren, ๐ 17:30ean, ikasleen familiak ikastolako liburutegian bilduko ditugu, informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko.

Bestalde, ๐ martxoaren 12an, ikasleek Ibaizabalera txangoa egingo dute ikastola eta haren programa ezagutzeko, bertako arduradun eta ikasleek lagunduta, eta beste ikastola batzuetako ikasleekin batera. Egun horretan, joan-etorria autobusez egingo dute, ikastolatik abiatuta.
Ibaizabal Ikastola Ikastolen Elkarteako kidea da, eta inguruko bost ikastolek sortutako proiektu bateratua izan zen, DBH amaitu ondoren ikasleek bertan jarraitu ahal izateko. Andramari Zornotzako Ikastola partaideetako bat izan zen; beraz, gure hezkuntza-ibilbidearen jarraipen naturala dela esan genezake.
Ikasleek egingo duten bisitaz gain, familiek ere izango dute ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera ate irekien jardunaldietan. Horren inguruko informazioa esteka honetan jaso dezakezue.






