Skip to main content

IBAIZABAL IKASTOLARA BISITA

Joan den astean Ibaizabaleko ordezkarien bisita jaso genuen ikastolan, ikasleei nahiz gurasoei ikastetxe horretako hezkuntza-eskaintzaren berri ematera. Orain, berriz,  guri dagokigu bisita hori itzultzea. 

Hori horrela, datorren asteazkenean, hilaren 26an, DBH4ko ikasleek Ibazabalera txangoa egingo dugu, ikastetxea eta haren programa ezagutzera bertako arduradunek nahiz ikasleek lagunduta.

Ibaizabal ikastetxeak 25 urte bete ditu aurten eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketako goi mailako zikloak ere eskaintzen ditu.  Ikastolen Elkartearen kide da, inguruko bost ikastolen artean sortutako proiektu bateratua izan baitzen, DBHko zikloa amaitu ondoren bertan biltzeko inguruko ikastola horietako ikasleak. Andramari Zornotzako Ikastola  partaide horietako bat izan zen eta esan genezake, beraz, gure hezkuntza-ibilbidearen jarraipen naturala dela.

Gure ikasleek ikastolatik abiatuta egingo duten bisitaz gain, gurasoek ere izango dute Ibaizabal bertatik bertara ezagutzeko aukera, martxoaren 26an eta 27an egingo dituzten ate irekien jardunaldietan. Horren inguruko informazioa  jaso dezakezue  esteka honetan. Bertan edukiko duzue izena emateko aukera ere.

Ibaizabal Ikastola (Aurrematrikulazioa eta ate irekiak)
  • Aurrematrikulazioa: martxoaren 30etik apirilaren 11ra
  • Ate-irekiak: martxoaren 26 eta 27an, 18:00etan
  • Informazio gehiagoibaizabal.eus