Skip to main content

ZIENTZIA ASTEA

Aurreko astean, Biologia-Geologia irakasgaiko ikasleak Bilboko Zientzia Astean 🧪✨ izan ziren, Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitzan.

Bertan, unibertsitatean egindako ikerketa lanen inguruko azalpenak jaso zituzten, eta, gainera, unitate honetan landutako “Tsunami eta Lurrikarei” buruzko tailer praktiko batean parte hartu zuten. 🌊🌍

Azalpen guztiak EHUko irakasleen eta doktoretza tesia egiten ari diren ikasleen eskutik jaso zituzten. Zalantzarik gabe, esperientzia oso aberasgarria izan zen eta ikasleek asko disfrutatu zuten! 😄

📸 Esperientzia honen erakusgarri dira honako argazki hauek.