Skip to main content

POLBOROI ETA BONBOIEN ESKAINTZA

Aurreko buletinean aipatu genuen bezala, DBH4ko ikasleek bonboiak eta polboroiak saltzen dituzte, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz. 

Eskaerak egiteko epea oraindik indarrean dago baina datorren asteazkenean, abenduaren 10ean, amaituko da. Animatu zaitezte, beraz, eta bete INPRIMAKI hau ahalik eta lasterren.

Eskatutako produktuak jasotzeko, berriz, abenduaren 18an izango dituzue ikastolako sarreran eskuragarri arratsaldeko 16:00etatik 17:30era arte.

Otzararen zozketarako txartelak salgai

Bide batez, gaurtik aurrera salgai daude Ikastolaren Santo Tomas azokan zozkatuko den otzararen zozketan parte hartzeko txartelak. DBH4ko ikasleak eurak dira saltzaileak; seguru baten bat inguruan izango duzuela. 

Bestela, urtero bezala, azokaren egunean ere izango da txartelak erosteko azken aukera.

Zozketa azokaren amaieran egingo da eta, bertan sariduna ez bada agertzen, otzara ikastolan egongo da eskuragarri abenduaren 18ra arte. Egun horretan sariduna agertzen ez bada, ordezko saridunak beste bi egun izango ditu saskia eskuratzeko: abenduaren 19a eta 20a.