GURASO TAILERRAK
📅 Asteartean, otsailaren 3an, DBHko gurasoek seme-alabek landuko dituzten tailerren inguruko hitzalditxo bat izan zuten.
Gurasoak bi taldetan banatu ziren:
- Lehen zikloa: DBH 1-2
- Bigarren zikloa: DBH 3-4
Landu ziren gai nagusiak honako hauek izan ziren, ikasleen adinetara egokituta:
- Gorputzeko aldaketak
- Besteekiko emozio berriak
- Sexualitatearen inguruko informazio-iturri egokiak eta desegokiak
- Sexualitatean eta kontsumoetan norberaren mugak identifikatzea
Azpimarratu nahi dugu asko eskertzen dugula gurasoen parte-hartzea, eta bigarren bilera batera etortzera animatzen zaituztegula .
Ikasleek tailerrak amaitzen dituztenean, itzulera-bilera bat egingo da, bai gurasoekin bai irakasleekin ere. Dataren berri aurrerago helaraziko dizuegu.
🙏 Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta parte-hartzeagatik!
Bilera hauetan parte hartzea esperientzia aberasgarria izango da guztiontzat.
Animatu eta etorri gurekin bigarren bilera honetan ere!






