Ikastolak gizarte osasuntsu baten aldeko apostua egiten du eta horren baitan “Drogomenpekotasuna prebentzio Tailerrak” eskaintzen dizkie DBHko ikasleei “Sasoia” enpresa eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean. Ekimen horretan Zornotzako ikastetxe guztiek hartzen dute parte.
GAUR/ATZO URRIAREN 6an ikasleek “kontsumo inkesta” bete behar izan dute. Ondoren, adituek, erantzunak baliatuz, Zornotzako egoeraren argazkia izango dute eta, ikasleekin batera, otsailean egingo diren tailerretan, kontsumo mota desberdinak landu eta prebentzio neurriak nola aurrera eraman aztertuko dute.