Skip to main content
EKIAOharrak

DBH: Hondartzara

By 2022/06/02No Comments

Andramarikide,

Ikasturteari merezi duen amaiera emateko, DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak hondartzara joango gara ekainaren 14an, asteartean. Autobusa 09.00etan irtengo da ikastolatik eta, ordutegi trinkoan gaudela kontuan izanda, 14:15-14:30ak aldera Zornotzan izango gara bueltan. Ikasleek arropa eta material aproposa eraman beharko dute (bainujantzia, eguzkitako krema…). 

 

Ikasmaila bakoitza ondorengo hondartzara joango da:

DBH1: Gorliz

DBH2: Deba

DBH3: Laga

 

Irteera guztietan bezala, jantokiko erabiltzaileek piknika eskatzeko aukera izango dute. Horretarako honako galdetegi hau bete beharko dute, ekainaren 9a baino lehen.

 

DBHko Tutoreak